Hasiera | Gurutzeta egunean | Berriak | 500 PROFESIONAL BAINO GEHIAGOK ESKU-HIGIENEAREN GAINEKO HEZIKETA JASO DUTE
Osasun-profesionalen artean esku-higienearen praktika hobetzeko helburuarekin, Prebentzio Medikuntzako Zerbitzuak gogoz jarraitzen du osasun-asistentziarekin lotutako infekzioak murrizteko neurri gisa esku-higieneak duen garrantziaren gaineko bere kontzientziazio-kanpainarekin. Horretarako hainbat heziketa-saio ezberdin egiten ari dira, ospitaleko pertsonal guztiari zuzendutakoak. Heziketa-programa hau egin dela 3 orduko iraupenarekin egiaztatuko da.
Kanpainaren hasieratik esku-higienearen gaineko heziketa jaso dute guztira 574 profesionalek (158 medikuek, 173 EUD-k eta erizaintza-laguntzaileek, 216 zelariek, 10 administrariek eta beste kategorietako 18 profesionalek).