es | eu | en

Hasiera | Gurutzeta egunean | Berriak | MEDIKU ESPEZIALISTEN BEHARRA

Ospitalea sarean

MEDIKU ESPEZIALISTEN BEHARRA

[29/02/2012]  

Las Palmaseko Unibertsitatean Ekonomiako Metodo Kuantitatiboetako Katedraduna eta Osasunaren Ekonomia eta Osasun Kudeaketan Unibertsitate arteko masterraren Zuzendaria denak, Beatriz González López-Valcárcelek, gaur goizean, ospitalean, “Mediku espezialisten beharra Espainian” izeneko konferentzia aurkeztu du. Aurkezpenean, oinarrizko hiru gai landu ditu: plangintza merkatuaren aurrean, eskaintzan dagoen malgutasun-gabeziaren arazoa, eta, BAME merkatua eta bere desorekak Espainian.

Plangintzari buruz, Beatriz Gonzálezek uste du “plangintza-esperimentu guztiak erabateko porrota izan diren arren –aurreikusitako horizontera iristerakoan, gauzak batek pentsatzen zuena ez direlako, etorkizuna inoiz ez delako lehen zena-, orientatzeko balio dezaketela”. Halaber, etorkizuneko hamarkadetara begira, beharrak xehetasunez aurreikustea oso konplexua dela nabarmendu du; “demografía, medikuntzako teknologia eta antolaketa-aldaketek beharrak aldatzea eskatzen dutelako”.

Beatriz Gonzálezen ustez, Planifikatzaile batek bilatu behar ditu bai malgutasuna, bai egokitzapen-ahalmena epe laburrera, eta, modu berean, eskaintza malgutu behar duela; merkatua irekiz zein hedatuz eta mugikortasuna sustatuz. Modurik inteligenteena, Beatriz Gonzálezen arabera, “espezialitateen arteko pasabideak egitea da, enbortasuna ezin hobea da merkatuak malgutzeko, birsortzeko epeak edo trebakuntza-eremu espezifikoak murrizten ari baititu, eta horrek, leku ezberdinetatik teknika zehatz baterako eskaintza sortzen ari du”.

Espainiako BAME egoerari dagokionez, datu objektiboetan oinarrituz, baieztatu du: “lizentziatuen eta BAMEn artean zenbaki-desoreka bat dago. Urtero medikuntza 4.200 bat lizentziatu berri daude; baina, 6.500 lanpostuetara deitzen dute; beraz, 2.000 lanpostuko zenbaki-desoreka bat gertatzen da honako arrazoiak direla medio: emigrazioa, egoiliarrek berriz joan-etortzea eta hutsik egoiliarren lanpostuetatik”. Desoreka hori konpontzeko hiru aukera proposatu ditu: “medikuntzako kopuru claususak handitzea, BAME lanpostuak murriztea, edo migrazio medikoko fluxuak hobeto arautzea edo kudeatzea, hautagaia egokiak hartzeko politika aktiboekin”. 

Beatriz González López-Valcárcel, gainera, Osasuneko Aholku Batzordearen (Osasun Ministerioko) kidea da eta Osasun Publikoko Europako Elkartearen Presidentea ere bai. Halaber, Osasuneko Ordena Zibileko Gurutzea jaso zuen. Konferentzia Medikuntzako irakaskuntzako Unitateak eta Saio Kliniko Orokorretako Batzordeak antolatu dute.

MEDIKU ESPEZIALISTEN BEHARRA MEDIKU ESPEZIALISTEN BEHARRA
Ospitaleko Heliportua 21º
Bilbo Eguraldia Bilbo / Sondika
Gasteiz Eguraldia Gasteiz
Donostia Eguraldia Donostia / Hondarribia
Iruñea Eguraldia Iruñea / Noain
Ir a euskadi.netHospitales españoles