|
Ospitalea
Ospitaleak, garai hartan Residencia Sanitaria Enrique Sotomayor,
1955eko uztailaren hasieran zabaldu zituen ateak |
|
bere Ekonomia-Plana 12 miloi pezetakoa zelarik.
625 ohe aurrekusita egon arren, 350 baino ez zeuden erabilgarri.
Espezialitate hauek zeuden: Kirurgia, Orokorra, ORL, Oftamologia,
Traumatologia, Urologia, Pediatria, Ginekologia eta Tokologia.
|
| 1955 |
| |
Uztailaren 20a: Jarduera asistentziala hasi zen,
apendizitiseko diagnostikoa egin zitzaion paziente batekin. |
| |
|
|
| 1971 - 1980 |
| |
Haurren Ospitalea eta Amen Klinika egiten amaitu zen.
Osasun-egoitzak estatusa aldatu eta Hiri Sanitarioarena hartu zuen,
zerbitzuak osatzen zituen Traumatologia eta Errehabilitazioko Klinika zabaltzeari esker.
1500 ohe-kopurura iritsi zen. Handitzeko 3. Fasea eraikitzen hasi zen:
1. Zerbitzuetako Pabiloia, zentroko aurreko aldean (gaur egun desagertua).
2. Zuzendaritza, Irakaskuntza eta Egoitza hartzen zituen Pabiloia, atzeko aldean.
3. Anatomia Patologikoko Pabiloia eta aparkalekuak. |
| |
- Erredura Handietako Unitatea sortu zen. (1972)
- Gorputzez kanpoko interbentzioa erabilitako
lehen interbentzio kardiokoa egin zen.(1974)
- 1979ko uztailaren 6an, lehen gitzurrun-transplantea egin zen.
|
|
|
|
|
| 1981-1990 |
| |
- Korneako lehen transplantea egin zen. (1982)
- Etxeko Ospitalizazioko zerbitzua jarri zen abian. (1983)
- INSALUD-ek Leuntze-Plana abiarazi zuen ospitaleetan,
eta Pazienteen Eskubide eta Betebeharrak arautu zituen.
Plan honen ondorioz, Eri Atenditzeko
Zerbitzua sortu zen. (1984)
|
|
|
| |
- 1985eko uztailean, Estatuko sanitate publikoko
lehen probeta-umea jaio zen. 2,6 kilogramoko pisua eduki zuen.
- 1988ko urtarrilaren 1ean, sanitatearen arloko eskumenak
erabiltzen hasi zen. Osakidetzak INSALUD ordezkatu zuen.
|
|
| 1991 - 2000 |
| |
|
|
Europan lehenengoz, bihotz-balbulako autotranspanteko interbentzioa egin zen. (1991)
Hornidura gehiago gaineratu zitzaizkion Etxeko
Ospitalizazioko zerbitzuari, ohiko ospitalizazioaren alternatibak
bultzatzeko: Eguneko Ospitale Kirurgikoa, Egonaldi Laburreko Unitatea
eta Eguneko Ospitale Medikoa. (1992) |
|
|
Ospitalearen aurreko aldean, sarrera nagusiaren
azpian, Larrialdi Mediko-Kirurgiko, Traumatologiko eta Pediatriko berriak
inauguratu ziren. (1993)
1996ko otsailaren 2an, zentroko lehen gibel-transplantea egin zen.
|
|
|