Aurkezpena
Ongi etorriak Gurutzetako
Ospitaleko web-orrialdera. Euskal Herriko langile gehien daukan
enpresa gara, eta aldi berean Estatuko Sanitateko erreferentzia-puntuetako
bat.
Zentro sanitario honetako giza-taldearen jarduera-ahalmenetik aparte eta ikerkuntzaren
arloko aurrerapenez gain, gogorazi nahi dizuet Gurutzetako Ospitalea zer den
milaka hiritar euskaldunentzat.
Berez, Ospitale batean bizitzako aro guztiak islatzen dira. Bizitza bera da geletatik
dabilena, Zainketa Intentsiboetako Unitatetik, kirofanoetatik, itxarongeletatik
edo laborategietatik.
Eguneroko gauzak zaizkigu erditze
bat, gaixotasun bat sendatzea, heriotza, interbentzio kirurgikoa,
laborategietan egindako aurkikuntza edo giza-harremanen kalitatea. Eta, gizakiaren lehengaiaz ari garenez,
sentimenduez, bakarrik gaineratu nahi dizuet Gurutzetako Ospitalean
ahalegin osoa jartzen dugula bizitzan funtsezkoak diren une
hauetan laguntzen. Bizitzaren ibiliaren lekuko gara eta horrek
harro sentiarazten gaitu. |