es | eu | en

Hasiera | Ospitalea | Ospitalearen Historia

Ospitalearen Historia

Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea kanpotik

1981-1990

Korneako lehen transplantea egin zen. (1982)

Etxeko Ospitalizazioko zerbitzua jarri zen abian. (1983)

INSALUD-ek Leuntze-Plana abiarazi zuen ospitaleetan, eta Pazienteen Eskubide eta Betebeharrak arautu zituen. Plan honen ondorioz, Eri Atenditzeko Zerbitzua sortu zen. (1984)

1985eko uztailean, Estatuko sanitate publikoko lehen probeta-umea jaio zen. 2,6 kilogramoko pisua eduki zuen.

1988ko urtarrilaren 1ean, sanitatearen arloko eskumenak erabiltzen hasi zen. Osakidetzak INSALUD ordezkatu zuen.

1991 - 2000

Europan lehenengoz, bihotz-balbulako autotranspanteko interbentzioa egin zen. (1991)

Hornidura gehiago gaineratu zitzaizkion Etxeko Ospitalizazioko zerbitzuari, ohiko ospitalizazioaren alternatibak bultzatzeko: Eguneko Ospitale Kirurgikoa, Egonaldi Laburreko Unitatea eta Eguneko Ospitale Medikoa. (1992)

Ospitalearen aurreko aldean, sarrera nagusiaren azpian, Larrialdi Mediko-Kirurgiko, Traumatologiko eta Pediatriko berriak inauguratu ziren. (1993)

1993an Carlos III Osasun Institutuak Ikerkuntzako Unitateari “Kliniko-Esperimental" izaera aitortu zion modu ofizialean.

1995eko abenduan Hematologia-Hemoterapiako Zerbitzuak guraso hematopoietikoen lehenengo transplantea gauzatu zuen.

1996ko otsailaren 2an, zentroko lehen gibel-transplantea egin zen.

Ambulancia

Recepción

2009-2011

2009an Ospitalea erreferentziako zentro bilakatu zen begietako gaitz konplexuen tratamenduan. Halaber, Oin Diabetikoko Espainiako lehenengo unitate espezifikoa eratu zen, eta Estatuan aitzindaria den Kolon-ondesteko eta Ostomizatu Pediatrikoen Zentroa abian jarri zen.

Genero Nortasunaren Nahasteetako Unitate berriak sexua berregokitzeko euskal osasun publikoko lehenengo interbentzioa gauzatu zuen eta Iktus Unitatea ireki zen.

Era berean, abian jarri ziren besikula zilborraren bidez erauzteko laparoskopia-teknikak, balbula aortikoaren inplantea larruazalean zehar eta erradiokirurgia intrakranealeko lehenengo prozedura.

Zentroak IASISTen TOP 20 saria lortu zuen, emakume arloan ospitalerik onena izendatzeaz gain, estatu mailan ospitalearen kalitate asistentziala eta funtzionamendu ona aitortzen dituena. Horretaz gainera, Ugalkortasunaren Espainiako Elkarteak laguntza bidezko ugalketaren arloan berrikuntzari emandako saria erdietsi zuen bai eta Hezkuntza Medikoko Katedra - Lilly Fundazioa – UCMren 2009ko saria ere, Gradu ondoko Hezkuntzaren edo/eta Espezialisten Prestakuntzaren lanik onena saritzen duena.

2010ean Ospitaleak Euskal Osasun Publikoaren lehenengo PETa eskuratu zuen.

Uzkian zeharreko Kirurgia Endoskopikoa erabiltzen hasi zen koloneko minbizia tratatze aldera; era berean, diziplina anitzeko abordajea loaldiko apnea butxatzailea (LABS). duten pazienteen tratamendu kirurgikorako.

Preskripzioa elektronikoaren programa indarrean jarri zen, pazientearen segurtasuna, arreta sanitarioaren lehentasunezko xedea izanik, berau bultzatzeko.

Ospitaleak eta EHUk "José María Rivera" Ospitale Birtuala inauguratu zuten. Ekipamendu berriak mediku egoiliarren trebakuntza errazten du, paziente zein profesionalei arrisku-egoerarik sortu gabe. Ildo horretan, .Prestakuntza Kirurgiko Birtual eta Esperimentaleko Batzordeak bere gain hartu du ekipamendu modernoaren gaineko prestakuntza kirurgikoa, akats medikoak identifikatu eta ekiditeko garatu beharreko euskarritzat jotzen baita arlo esperimentala.

2011n Ospitalea handitzeko hainbat obra amaitu ziren. Lehenik eta behin, A aldeko eraikin berria, azken 30 urteotako handitze-lanik garrantzitsuena. Eraikinak 6 solairu ditu, 70 ohe berri eta beste 30 zaharberriturik.

Larrialdiak handitzeko lanak ere bukatu ziren. Handitze horri esker 1.300 m2 gehiago irabazi eta 1.550 m2 eraberritu ziren. Ekipamendu berriak 212.000 pazientetik gora artatzen ditu urtean, batez beste 575 eguneko, eta horietatik %80 anbulatorioak dira.

Heliportua ireki zen pazienteak arinago garraiatu ahal izateko. Arrapala eta emergentziako igogailu baten bidez, heliportuko plataforma zuzen lotzen da Zainketa Intentsibo, Erredura Handiak, Koronarioak eta Anestesia-Bizkortzeko Unitateekin bai eta Larrialdiekin ere.

Biocruces Institutua gorpuzten hasi zen Carlos III Osasun Institutuak onartutako 10,5 milioi euroko finantziazioari esker, Institutuaren egoitza izango dena eraikitzeko erabiliko direnak.

Historia elektroniko globala erabat hedatu zen. Pazienteak Kudeatzeko Osabide Global izeneko sistema berriak aukera ematen die asistentzia-maila guztietako profesionalei edozein pazienteren informazio kliniko guztia eskura izateko, Osakidetzako edozein zentrotan eta eguneko 24 orduetan.

Ospitalearen izena aldatu zen erakunde sanitarioak ikerkuntzan eta unibertsitate-irakaskuntzan parte hartzeko EHUk eta Osakidetzak sinatutako hitzarmenaren ondorioz. Hortik aurrera, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea izango da.

Ospitaleak, garai hartan Residencia Sanitaria Enrique Sotomayor, 1955eko uztailaren hasieran zabaldu zituen ateak bere Ekonomia-Plana 12 miloi pezetakoa zelarik.

625 ohe aurrekusita egon arren, 350 baino ez zeuden erabilgarri. Espezialitate hauek zeuden: Kirurgia, Orokorra, ORL, Oftamologia, Traumatologia, Urologia, Pediatria, Ginekologia eta Tokologia.

1955 - 1971

1955eko uztailaren 20an Jarduera asistentzialari hasiera eman zitzaion apendizitisa diagnostikatutako paziente batekin.

Hirurogei hamarkadan, migrazioen ondorioz jazotako hazkunde demografiko handia dela-eta, etxebizitzek apurka-apurka zentroa inguratu zuten, haren hastapeneko irudia –natur inguruko aire zabaleko toki eguzkitsua – behin betiko eraldatuz, Erizaintzako Eskola sortu zen, 200 ikasle barnetegi-erregimenean hartzeko modukoa.

El Hospital en 1955

1971 - 1980

Haurren Ospitalea eta Amen Klinika egiten amaitu zen. Osasun-egoitzak estatusa aldatu eta Hiri Sanitarioarena hartu zuen, zerbitzuak osatzen zituen Traumatologia eta Errehabilitazioko Klinika zabaltzeari esker.

1500 ohe-kopurura iritsi zen. Handitzeko 3. Fasea eraikitzen hasi zen:

  1. Zerbitzuetako Pabiloia, zentroko aurreko aldean (gaur egun desagertua).
  2. Zuzendaritza, Irakaskuntza eta Egoitza hartzen zituen Pabiloia, atzeko aldean.
  3. Anatomia Patologikoko Pabiloia eta aparkalekuak.

1971ko maiatzaren 5ean lehenengo hemodialisia egin zen.

Erredura Handietako Unitatea sortu zen. (1972)

1972an BAME programa abiarazi zen, espezialistak prestatzea helburu.

Gorputzez kanpoko interbentzioa erabilitako lehen interbentzio kardiokoa egin zen. (1974)

1979ko uztailaren 6an, lehen gitzurrun-transplantea egin zen.

Box baten argazkia

2000 - 2008

Amatasun Arloaren eraberritze sakona egi bihurtzen hasi da: 38 ohe zabaldu dira, bainugela daukaten geletan, ama eta haurraren arteko komunikazioa errazteko egokituak.

Larrialdi Zerbitzua beste eskaner batez hornitzeaz gain, bigarren Azeleragailu Lineala eta bigarren Erresonantzia Magnetikoa jarri dira. Era berean, bihotzeko gaitzak dituzten pazienteentzako beste Hemodinamika Gela bat prestatu da, beren diagnosi eta tratamendurako.

Era berean Hezur-muineko Zelulen Transplanterako Saiakuntza Europako Taldearen (EBMT) akreditazioa lortu da, lau urtetarako.

2002an Obstetrizia eta Ginekologiako Larrialdi eta Erditze Arlo berriak inauguratu ziren eta 2003an, 6.B solairuko Bloke Kirurgikoa eta Traumatologiarako 52 ohe dituen 3.B solairuko Erizaintza Unitatea ere bai.

Ikerketak, berriz ere, paper garrantzitsua jokatzen du Parkinson gaixotasuna eragiten duten geneetan bi mutazioren aurkikuntzari esker.

2004an Epilepsia Unitateak, Neurokirurgiaren eta beste zerbitzu batzuen laguntzarekin, epilepsiaren kirurgia estratenporaleko Euskadiko lehendabiziko ebakuntza burutu zuen.

2005. urtea berezia izan zen Ospitalearentzat, 50 urte bete baitzituen hiritarrei asistentzia eskaintzen: Gainera, arlo klinikoari dagokionez, Jaioberrien Unitate berria eta Eguneko Ospitale berria inauguratu ziren.

Nazioartean, Jaioberrien Unitatea eta Epidemiologia Unitatea dira Euroneostat egitasmoaren buru eta Ikerketa Unitateko Genetika Molekularreko Laborategiak jaioberrietan 1 motako diabetesa saihesteko egitasmoan parte hartu ez ezik, estatuko TRIGR proiektua koordinatu du.

Urte hasieran Kirurgia Hepatiko eta Transplante Unitateak jakinarazi zuen aurreko urtearen amaieratik gauzatzen ari zen Laparoskopia bidezko Erresekzio Hepatikoa ezarriko zuela.

1 Motako Bostongo Keratoprotesia egin zen korneako opakotasunean, korneako transplanterako aukerarik izan gabe: pazienteek ikusmena berreskuratzen dute. Estatuko ospitale batean egiten den mota horretako lehenengo ebakuntza da.

2008an Ospitaleak hainbat ikerketa proiektutan parte hartu zuen. Alde batetik, Jaioberrien Unitateak Amaren eta Haurraren Garapen Osasunari buruzko Ikerketa Kooperatiboko Sare Tematiko berria (RETIC) zuzendu eta koordinatu zuen. Bestetik, Genetika Molekularreko Laborategia Diagnostiko Molekularreko Zentro Aditu gisa aitortua izan da, X kromosomarekin eta herentziazko bularreko minbiziarekin loturiko adimen-atzerapenaren arloan. Gainera, Ospitalea Carlos III. Osasun Institutuak sortutako CAIBER berrian parte hartuko duten Estatuko 40 zentroetako bat da.

Urtea bukatzeko Zilarreko Q Kudeaketaren Kalitateari Saria lortu zuten. Horren bidez Gurutzetako Unibertsitate Ospitalearen ahalegina aitortzen da, bere kudeaketa hobetzeagatik eta zerbitzuaren kalitatean maila bikaina lortzeagatik.

Ospitale birtuala

A ERAIKUNTZA

Heliportua

Ospitaleko Heliportua 13º
Bilbo Eguraldia Bilbo / Sondika
Gasteiz Eguraldia Gasteiz
Donostia Eguraldia Donostia / Hondarribia
Iruñea Eguraldia Iruñea / Noain
Ir a euskadi.netHospitales españoles