es | eu | en

Hasiera | Ospitalea | Informazio erabilgarria pazientearentzat eta erabiltzailearentzat

Informazio erabilgarria pazientearentzat eta erabiltzailearentzat

Contact@

Bisitak igo

ARAUAK

Senide eta lagunen bisitak jaso ditzake, baina ez da komenigarria mementu beran logelan 2 pertsona baino gehiago egotea.

Haurren bisitak ez dira gomendagarriak (14 urte baino txikiagoenak), pertsonal sanitarioaren baimena eduki ezik.

Asteburu eta jaiegunetan bisitak paziente bakoitzeko 2 pertsonetara mugatuta daude.
Horretarako, egun horietan Ospitalearen sarreran kontrol bat dago eta horrek bisita guztiak dagokien baimenarekin sartzen direla egiaztatuko du.
Aipatutako bisita-baimenarik gabe ez dizute sartzen utziko.

Nola lortu behar dira baimenak?
Pazientea ospitalean sartzean, familiari 15 egunetarako bi baimen emango zaizkio eta horiek asteburuetako eta jaiegunetako bisitetarako balioko dute. Baimenik jaso ez baduzu, Erizaintzan galdetu.
Balioa galtzen dutenean, administrazio-zerbitzuan berritu daitezke, iraungitako baimenak aurkeztuz.

Zer egin baimenik ez badut eta bisita egin nahi badut?
Sarrera Nagusiko Informazio Unitatera joan zaitezke eta bertan logelan dauden senideekin kontaktatzeko telefono bat erabili ahal izango duzu. Horrela txandakatu ahal izango zaitezte. Modu horretan, zure bisita pazientearentzako baldintza egokienetan egin ahal izango duzu.

Ez ahaztu Ospitale batean zaudela

Bisitan zehar, logelan zaudela, harmonia on bat mantentzen saia zaitez eta ez ahaztu pazienteak atsedena eta lasaitasuna behar duela.

GOGORATU

Zure isiltasuna behar dutAtsedena pazientearen tratamenduaren funtsezko zati bat da.

Telefono-deia erabili, bisita gehiegi ez egiteko.

Zarata gutxi egoteak bere atsedenean laguntzen du.

Guztion artean ospitalearen giroa hobetu dezakegu, atsedenerako eskubidea
errespetatuz. Kolaboratu eta isilik egon. Eskertuko dizute.

Bisiten ordutegiaBISITEN ORDUTEGIA

Egunero 12:00etatik 20:00etara.

Bazkariakigo

Ospitaleak eskaintzen dion dieta bere osasun-egoerara egokituta dago.

Bere egoerak baimentzen dion neurrian, menu ezberdinen artean aukeratu ahal izango du.
Bazkariak


Medikazioa

Medikazioaigo

Ospitalean dagoen bitartean, gure zentroko pertsonal espezializatuak ematen dion medikazioa bakarrik hartu beharko du.

Era berean, bere etxean hartu ohi dituen eta noizbehinka hartzen dituen medikamenduak zeintzuk diren jakinarazi beharko digu.

Medikazioa


Beste zerbitzuakigo

Telefonoak:
Telefonogunea: 946 006 000
Administrazioa: 946 006 080
Informazioa: 946 006 591
Kafetegia:
Ordutegi jarraia
7:30etatik 22:30etara
Onarpen- eta Informazio-Zerbitzua:
Hallean eta Larrialdietan kokatuta.
Enpresa-ziurtagiriak:
Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara, eskatu zure solairuko idazkaritzan.
Ordu horietatik kanpo, eskatu Harrera Nagusian edo Larrialdietako Harreran.
Erlijio Zerbitzuak:
Kultu Katolikoa: Horren beharra izanez gero, zure erizainari eska iezaiozu.
Mezak: Lanegunak: 18:00etan Jaiegunak: 11:00etan

Beste kultu batekoa bazara eta horren beharra baduzu,
Pazientearen eta Erabiltzailearen Arreta Zerbitzuan kontsultatu ezazu
Pazientearen eta Erabiltzailearen Arreta Zerbitzua:
Zure eskubideak eta betekizunak zaintzeaz arduratzen den unitatea da eta baita gure zerbitzuen erabileraren gainea informatzeaz ere arduratzen dena.

Sarrera Nagusia
Astelehenetik Ostiralera Ordutegia: 09:00etatik 15:00etara
  Arratsaldeak, gauak eta jaiegunak Larrialdietako Informazio Zerbitzuan. Telefonoa: 946 006 334


Pertsonalaren identifikazioaigo

Pertsonalaren identifikazioa

Ostatuaigo

Barakaldo Bilbao
Ospitaleko Heliportua 12º
Bilbo Eguraldia Bilbo / Sondika
Gasteiz Eguraldia Gasteiz
Donostia Eguraldia Donostia / Hondarribia
Iruñea Eguraldia Iruñea / Noain
Ir a euskadi.netHospitales españoles