Aurreko ekitaldian, ospitalea handitzeko zenbait lan burutu ziren. Horrela, A aldeko eraikin berria inauguratzearekin batera, ospitaleak 70 ohe berriz hornitu zen. Horretaz gainera, Larrialdietako handitze-lanak ere amaitu ziren, guztira 1500m2 zaharberriturik eta 1300m2 gehiago irabazita; eta azkenik, Heliportua ireki zen. Azpiegitura horrek pazienteen ospitaleratze arina ahalbidetzen du haien osasun-egoerak hala eskatzen duenean, eta zentro sanitarioaren asistentziaren kalitatea hobetzen du.Beste alde batetik, Biocruces Institutua lehenengo urratsak ematen hasi zen. Lehenengoz, eraikin berriko lanak bermatuz, Carlos III Osasun Institutuaren finantziazioari esker. Izan ere, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioren mende dagoen zentroak Gurutzetako Ikerkuntzako zentro berria finantzatuko du 10´5 miloi euroko mailegu bigun baten bitartez. Bigarrengoz, Institutuko Zuzendari Zientifikoa izendatuz, hain zuzen, Ildefonso Martínez de la Fuente Martínez doktorea.Jarduerari d... gehiago ikusi
Aurreko ekitaldian, ospitalea handitzeko zenbait lan burutu ziren. Horrela, A aldeko eraikin berria inauguratzearekin batera, ospitaleak 70 ohe berriz hornitu zen. Horretaz gainera, Larrialdietako handitze-lanak ere amaitu ziren, guztira 1500m2 zaharberriturik eta 1300m2 gehiago irabazita; eta azkenik, Heliportua ireki zen. Azpiegitura horrek pazienteen ospitaleratze arina ahalbidetzen du haien osasun-egoerak hala eskatzen duenean, eta zentro sanitarioaren asistentziaren kalitatea hobetzen du.
Beste alde batetik, Biocruces Institutua lehenengo urratsak ematen hasi zen. Lehenengoz, eraikin berriko lanak bermatuz, Carlos III Osasun Institutuaren finantziazioari esker. Izan ere, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioren mende dagoen zentroak Gurutzetako Ikerkuntzako zentro berria finantzatuko du 10´5 miloi euroko mailegu bigun baten bitartez. Bigarrengoz, Institutuko Zuzendari Zientifikoa izendatuz, hain zuzen, Ildefonso Martínez de la Fuente Martínez doktorea.
Jarduerari dagokionez, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalearen garrantzia islatzen da punta-puntako prozesuen kalitatean eta horien konplexutasunean. Ospitalizazioari gagozkiola, 2010ean baino 1300 ospitaleratze gehiago izan dugu, 51.634 guztira. Batez besteko egonaldia, kirurgia handirik gabe, 6,86 egunetara jaitsi da, aurreko urtean baino 0,71 egun gutxiago, eta marka historiko bat lortuta. Interbentzio kirurgiko handiak 30.404 izan dira, 2010eko 29.650 interbentzioen aldean, ia 750 gehiago.. Arlo horren datuak oso onak izan dira, eta ildo horretan, Kirurgia Handi Anbulatorioak % 61.89 erdietsi du, hori ere marka historikoa dela. Bestetik, itxaron zerrendako pazienteak gutxitu dira eta batez besteko itxaronaldia 38,89 egunekoa izan da, azken bi urteotan bezalatsu. Ebakuntza-gelen errendimendua hobetu da, % 89;98 lortuta..
Erreferentziako jarduerei dagokienez, eutsi zaio giltzurruneko transplanteen kopuruari, 123 guztira, eta gehitu dira emaile biziengandik datozenak. Era berean, gibeleko transplanteak aurreko urteko zifretan daude, guztira 62 izan direla. Azkenik, korneakoak 90era iritsi dira, eta zuntz amniotikokoak 81era.