Osakidetza

Hasiera | Ospitalea | Aurkezpena

Aurkezpena

Gurutzetako Ospitalea kanpotik

Ongi etorriak Gurutzetako Ospitaleko web-orrialdera. Euskal Herriko langile gehien daukan enpresa gara, eta aldi berean Estatuko Sanitateko erreferentzia-puntuetako bat.

Zentro sanitario honetako giza-taldearen jarduera-ahalmenetik aparte eta ikerkuntzaren arloko aurrerapenez gain, gogorazi nahi dizuet Gurutzetako Ospitalea zer den milaka hiritar euskaldunentzat.

Berez, Ospitale batean bizitzako aro guztiak islatzen dira. Bizitza bera da geletatik dabilena, Zainketa Intentsiboetako Unitatetik, kirofanoetatik, itxarongeletatik edo laborategietatik.

Eguneroko gauzak zaizkigu erditze bat, gaixotasun bat sendatzea, heriotza, interbentzio kirurgikoa, laborategietan egindako aurkikuntza edo giza-harremanen kalitatea.

Eta, gizakiaren lehengaiaz ari garenez, sentimenduez, bakarrik gaineratu nahi dizuet Gurutzetako Ospitalean ahalegin osoa jartzen dugula bizitzan funtsezkoak diren une hauetan laguntzen. Bizitzaren ibiliaren lekuko gara eta horrek harro sentiarazten gaitu.

Gregorio Achútegui
Zuzendari-Gerentea

 

Aurkezpena

 

Erreferentziako Eremua

Gasteiz Eguraldia Gasteiz
Bilbo Eguraldia Bilbo / Sondika
Donostia Eguraldia Donostia / Hondarribia
Iruñea Eguraldia Iruñea / Noain
Ir a euskadi.netHospitales españoles