Pazienteak
| Eri
atenditzeko zerbitzua |
 |

|
| Pazienteen
eskubideak |
 |
Osakidetzako zerbitzuetako eta Osakidetzak hitzartutako
zerbitzuetako paziente eta erabiltzaileake:
1. Eskubidea
dauka atentzioa, banan banakoa eta bere neurrikoa, begirunerik
handienaz, zuzentasunez eta ulerkortasunez jasotzeko.
2 .Eskubidea
dauka Osakidetzak atenditzen duen populazioaren behar
sanitarioetara egokitutako zerbitzusarea edukitzeko.
Sare horrek baliabide sanitario eskuragarri, eraginkor
eta efikazak izango ditu, eta asistentziaren kalitatea
ziurtatuko duten bide profesionalak erabiliko ditu.
3. Eskubidea dauka
bere osasun-egoerari buruz, eta egin diezaioketen edozein
interbentziok edo tratamenduk egoera horretan izan dezakeen
eraginari buruz, behar duen informazioa jasotzeko. Berak
nahi izanez gero, informazioa eman behar zaio edozein
neurri diagnostiko edo terapeutiko hartzeko edo proba
osagarriak eskatzeko egon diren arrazoiei buruz, eta,
era berean, itxaronaldian gehiegizko atzerapenen bat
izan bada, hori gertatzeko egon diren arrazoiei buruz.
4. Eskubidea dauka
sistema sanitarioak bere osasun-egoerari buruz sortzen
duen informazioa bere historia klinikoan sar diezaioten.
Historia horretan biltzen dira denboran zehar pazientearen
eta zentroaren arteko asistentziako harreman guztiak.
5. Eskubidea dauka
bere historia klinikoaren konfidentzialtasuna ziurta
diezaioten, eta, berak baimena eman ezean, erabil ez
dezaten, baldin ez bada ikerketa sanitario anonimoa
egiteko eta zerbitzuen kalitatea ebaluatzeko.
6. Eskubidea dauka,
zalantzaren bat izanez gero, Osakidetzako beste mediku
bati bigarren iritzi bat eskatzeko, bere osasunari edo
bizitzari arriskua ekar diezaiokeen tratamendu, interbentzio
kirurgiko edo prozedura mediko batean abiatu baino lehen.
7. Eskubidea dauka
ikerketa sanitarioen subjektu izateari eta edozein zainketa
edo azterketari ezezkoa emateko, baldin eta helburu
nagusia hezkuntza edo informazioa bada, eta ez, terapia
edo diagnostikoa. Eskubidea dauka diagnostikoari, tratamenduari
edo antzeko prozedurei ezetz esateko, baldin eta horrek
osasun edo segurtasun publikoari eragiten ez badio.
8. Eskubidea dauka
eragingarritasuna frogatu gabe daukaten prozedura diagnostiko
edo terapeutikoak ez onartzeko. Tratamendu hauen arrisku
eta abantailen berri behar bezala eman diotenean bakarrik
eman dezake pazienteak bere baimena. Baimen hori idatziz
eman behar du, eta gero, atzera ere bota dezake.Arazo
mentalak dituen pazienteak eskubidea dauka banakako
eskubideek eta giza eskubideek ematen dioten babesa
jasotzeko agintari sanitarioengandik.
9. Eskubidea dauka,
itxaronzerrenda batean jarri behar badute, urgentzia
medikoaren eta itxaron-denboraren araberako lehentasunez
eta irizpide zuzenez jarria izateko, eta aldian-aldian
informazioa jasotzeko egon daitezkeen atzerapenei eta
arrazoiei buruz.
10. Eskubidea
dauka bere diagnostikoaren eta ospitaleko tratamenduaren
ardura daukan medikua une oro zein den jakiteko.
11. Eskubidea
dauka atentzioa ematen dioten langile sanitarioen status
profesionala, uniformeak edo beste ikur batzuk direla
medio, erraz bereizi eta ezagutzeko modua izateko.
12. Eskubidea
dauka, medikuarekin ados jarrita, oheburuko medikua
(mediku orokorra eta pediatra) hautatzeko.
13. Eskubidea
dauka oheburuko medikuarekin ados jarrita, ospitalea
eta zerbitzu espezializatua hautatzeko.
14. Eskubidea
dauka agindu dizkioten medikamentuen erabilpenari buruzko
jarraibideak modu argian idatzita jasotzeko.
15. Eskubidea
dauka Osasun Txartel Indibidualaren jabe izateko. Dokumentu
hori pertsonala eta besterenezina da, lurralde nazional
osorako balio du eta asistentzia sanitarioa jasotzeko
eskubidea ziurtatzen du.
16. Zerbitzu sanitarioen
funtzionamenduari buruzko kexak, erreklamazioak edo
iradokizunak egiteko eskubidea dauka, eta, era berean,
horiei buruzko erantzunak jasotzeko Administrazio Sanitarioaren
aldetik.
17. Eskubidea
dauka ospitaleko alta medikoaren txostena jasotzeko.
18. Eskubidea
dauka zentro sanitarioan erabilitako baliabide ospitalarioen
kostua ezagutzeko, zuzenean ordainduak izan badira,
edo izan ez badira ere.
19. Eskubidea
dauka, agintari sanitarioekin ados jarrita, Osakidetzari
laguntzen dioten jardueretan borondatez parte hartzeko.
...eta Betebeharrak
Pazienteek, erabiltzaileek eta familiartekoek Osakidetzako
zerbitzuak edo Osakidetzak hitzartutakoak erabiltzen
dituztenean, ondoko betebeharrak dauzkate:
1. Erakunde sanitarioetan
dauden arau eta jarraibideak betetzen lagundu.
2. Erakunde sanitarioetako
langileak, gaixoak eta euren laguntzaileak ahalik begirune
handienarekin tratatu.
3. Instalazioak
zaindu, eta erakunde sanitarioen bizigarritasuna gordetzen
lagundu.
4. Tratamendurako
metodoak onartzen ez diren kasuetan, borondatezko altari
dagokion agiria sinatu.
5. Zentroetako
funtzionamenduan antzematen diren irregulartasunak erakunde
sanitarioetako arduradunei jakinarazi.
6. Zerbitzu sanitarioak
erabili behar diren guztietan Osasun Txartel Indibiduala
eraman.
7. Larrialdietako
zerbitzuak benetako beharra dagoenean bakarrik erabili,
eta, ahal dela, ohiko zerbitzuetara jo.
|
|
| Emakumearen
eskubideak |
 |
Emakumeak, Osakidetzako zerbitzuak edo Osakidetzak hitzartutakoak
erabiltzen dituenean, eskubide orokor guztiez gain, ondokoak
ere badauzka:
1. Eskubidea dauka
informazioa eta aholkularitza lortzeko, metodo antikontzeptibo
egokia aukeratzeko orduan.
2. Haurgintza eten
nahi izanez gero, informazioa eta aholkularitza lortzeko
eskubidea dauka, betiere, legeak eskatzen dituen baldintza
eta betebeharrak gordeta, eta prozesu osoan zehar azkartasun
handiena eta isilpekotasuna bermatuta.
3. Erditzean partehartze
aktiboa izateko eskubidea dauka, protagonista bera izan
dadin.
4. Eskubidea dauka
erditu baino lehen, erditzean eta ondoko aldian bere konfiantzazko
pertsona batekin egoteko.
5. Eskubidea dauka
erditu ondoren, ahalik azkarren eta ospitalean dagoen
bitartean, haurra bere ondoan izateko.
6. Eskubidea dauka
informazioa jasotzeko, eta, planteatzen diren interbentzioak
ikuspegi klinikotik erabat beharrezkoak ez badira eta
alde batera utzi badaitezke, amaren edo haurraren kalterik
gabe, baita erabakiak hartzeko ere, esate baterako: erditzea
azkartzeko edo atzeratzeko bakarrik egiten direnak, analgesia,
enema, ilemoztea, episotomia, etab.
7. Haurdunaren kartilla,
dokumentu pertsonal gisa, edukitzeko, haurdunaldian aldian-aldian
egiten diren azterketak jasotzen baititu.
|
|
| Haurraren
eskubideak |
 |
Haurrak tratu eta zainketa brezia behar izaten du. Hori
dela-eta Osakidetzako zentro sanitarioetan edo Osakidetzak
hitzartutako zerbitzuetan ospitalizatuta dagoenean, eskubide
orokor guztiez gain, ondokoak ere badauzka: 1.
Ospitalean dagoen bitartean, gurasoekin edo euren ordez
datozen pertsonekin ahalik denborarik gehiena emateko
eskubidea du.
2. Eskubidea dauka,
ahal dela, egunez ospitalizatuta egoteko.
3. Eskubidea dauka
bere adinera, garapen mentalera eta egoera afektibo
eta psikologikora egokitutako informazioa jasotzeko,
dagokion tratamendu mediko guztiari eta tratamendu horrek
eskaintzen dituen aukera positiboei buruz.
4. Eskubidea dauka
banan banako harrera eta segimendua izateko. Harrera
hori egiten eta dagozkion zainketak ematen, ahal dela,
erizain eta laguntzaile berak arituko dira.
5. Estualdietan,
bere gurasoekin edo haien ordezkoarekin arremanetan
egoteko eskubidea du; baita ere horretarako behar diren
baliabideak izateko.
6. Beste haur
batzuekin batera ospitalizatuta egoteko eskubidea dauka,
hau da, nagusien artean ospitalizatuta egon gabe.
7. Eskubidea dauka
altzari egokiekin eta gainerako guztiarekin hornitutako
lokalak izateko. Lokal horiek, segurtasunarauei jarraiki,
egokiak behar dute izan zainketen, hezkuntzaren eta
jolasen arloko beharrei erantzuteko.
8. Eskubidea dauka
ospitalean dagoen bitartean, bere eskola-prestakuntza
jarraitzeko, eta eskola-agintariek bere zerbitzura jarritako
irakaspenak eta material didaktikoa erabiltzeko, baldin
eta trabagarri gertatzen ez bada bere tratamenduari
begira.
9. Eskubidea dauka,
ospitalean dagoen bitartean, bere adinerako jostailu,
liburu eta ikusentzunezko baliabide egokiak izateko.
10. Eskubidea
dauka behar dituen zainketak gerta ala gerta jasotzeko;
nahiz gurasoek edo haien ordezkoek ezetz esan, arrazoi
erlijiosoak, atzerapen kulturalak eta aurreiritziak
direla medio, edo urgentziari aurre egiteko behar diren
urratsak emateko baldintzarik ez dauzkatelako, eta,
ondorioz, zainketa horiek ziurtatzeko justiziaren parte-hartzea
beharrezkoa gertatzen bada ere.
11. Haurraren
kartilla sanitarioa edukitzeko eskubidea dauka, dokumentu
pertsonal gisa, hartu dituen txertoak eta bere osasunerako
garrantzitsuak diren gainerako datuak jasotzen baititu.
|
|
| Erabiltzaileen
eta pazienteen eginbeharrak |
 |
Pazienteek, erabiltzaileek eta familiartekoek Osakidetzako
zerbitzuak edo Osakidetzak hitzartutakoak erabiltzen dituztenean,
ondoko betebeharrak dauzkate: 1.
Erakunde sanitarioetan dauden arau eta jarraibideak
betetzen lagundu.
2. Erakunde sanitarioetako
langileak, gaixoak eta euren laguntzaileak ahalik begirune
handienarekin tratatu.
3. Instalazioak
zaindu, eta erakunde sanitarioen bizigarritasuna gordetzen
lagundu.
4. Tratamendurako
metodoak onartzen ez diren kasuetan, borondatezko altari
dagokion agiria sinatu.
5. Zentroetako
funtzionamenduan antzematen diren irregulartasunak erakunde
sanitarioetako arduradunei jakinarazi.
6. Zerbitzu sanitarioak
erabili behar diren guztietan Osasun Txartel Indibiduala
eraman.
7. Larrialdietako
zerbitzuak benetako beharra dagoenean bakarrik erabili,
eta, ahal dela, ohiko zerbitzuetara jo.
|
|
|