Home

Ospitalea

Ospitaleak, garai hartan Residencia Sanitaria Enrique Sotomayor, 1955eko uztailaren hasieran zabaldu zituen ateak

bere Ekonomia-Plana 12 miloi pezetakoa zelarik. 625 ohe aurrekusita egon arren, 350 baino ez zeuden erabilgarri. Espezialitate hauek zeuden: Kirurgia, Orokorra, ORL, Oftamologia, Traumatologia, Urologia, Pediatria, Ginekologia eta Tokologia.

1955
 
Uztailaren 20a: Jarduera asistentziala hasi zen, apendizitiseko diagnostikoa egin zitzaion paziente batekin.
 
1971 - 1980
 
Haurren Ospitalea eta Amen Klinika egiten amaitu zen. Osasun-egoitzak estatusa aldatu eta Hiri Sanitarioarena hartu zuen, zerbitzuak osatzen zituen Traumatologia eta Errehabilitazioko Klinika zabaltzeari esker. 1500 ohe-kopurura iritsi zen. Handitzeko 3. Fasea eraikitzen hasi zen: 1. Zerbitzuetako Pabiloia, zentroko aurreko aldean (gaur egun desagertua). 2. Zuzendaritza, Irakaskuntza eta Egoitza hartzen zituen Pabiloia, atzeko aldean. 3. Anatomia Patologikoko Pabiloia eta aparkalekuak.
 
  • Erredura Handietako Unitatea sortu zen. (1972)
  • Gorputzez kanpoko interbentzioa erabilitako lehen interbentzio kardiokoa egin zen.(1974)
  • 1979ko uztailaren 6an, lehen gitzurrun-transplantea egin zen.
 

1981-1990
 
  • Korneako lehen transplantea egin zen. (1982)
  • Etxeko Ospitalizazioko zerbitzua jarri zen abian. (1983)
  • INSALUD-ek Leuntze-Plana abiarazi zuen ospitaleetan, eta Pazienteen Eskubide eta Betebeharrak arautu zituen. Plan honen ondorioz, Eri Atenditzeko Zerbitzua sortu zen. (1984)
 
 
 
  • 1985eko uztailean, Estatuko sanitate publikoko lehen probeta-umea jaio zen. 2,6 kilogramoko pisua eduki zuen.
  • 1988ko urtarrilaren 1ean, sanitatearen arloko eskumenak erabiltzen hasi zen. Osakidetzak INSALUD ordezkatu zuen.
1991 - 2000
 
 
 
 

Europan lehenengoz, bihotz-balbulako autotranspanteko interbentzioa egin zen. (1991)

Hornidura gehiago gaineratu zitzaizkion Etxeko Ospitalizazioko zerbitzuari, ohiko ospitalizazioaren alternatibak bultzatzeko: Eguneko Ospitale Kirurgikoa, Egonaldi Laburreko Unitatea eta Eguneko Ospitale Medikoa. (1992)


Ospitalearen aurreko aldean, sarrera nagusiaren azpian, Larrialdi Mediko-Kirurgiko, Traumatologiko eta Pediatriko berriak inauguratu ziren. (1993)

1996ko otsailaren 2an, zentroko lehen gibel-transplantea egin zen.


Home | Guneko Mapa | Kontaktuacomunactivo