Home

Amagandiko Edoskitzea

10 urrats, amagandiko edoskitze egokia lortzeko


Zentzu honetan, Ospitaleak ahalegin berezia egingo du amagandiko edoskitze egokiaren aldeko hamar urratsak gauza daitezen, "Haurren Laguna den Ospitalea" izendatzeko ezinbesteko baldintza da-eta.


Edoskitze naturalari buruzko politika idatzi baten jabe izatea, eta politika hori zentroko pertsonal guztiak ezagutzea.


Pertsonal guztia trebatzea, politika hau praktikan jartzeko gai izan dadin.


Haurdun dauden guztiei jakinaraztea, edoskitze naturalaren onurak zein diren eta nola jartzen den praktikan.



Amei laguntza ematea, erditu eta gero, ahalik eta lasterren bularra ematen hasteko.



Amei irakastea nola eman behar dioten bularra haurrari, eta bananduta egon behar badute ere, nola jarraitu edoskitzearekin.


Jaioberriei amaren esnea besterik ez ematea, bestelako janari edo edaririk eman gabe, medikuak kontrakoa agitzen ez badu.




Ama eta haurraren arteko bizikidetza bideratzea, eguneko 24 orduetan.




Amagandiko edoskitzea bultzatzea, haurraren eskariaren arabera.




Bularra hartzen ari diren haurrei tetina edo txupeterik ez ematea.




Edoskitze naturalaren aldeko taldeak osatzen laguntzea, eta amak talde hauekin harremanetan jartzen ahal eginztea.






 


Home | Guneko Mapa | Kontaktuacomunactivo