Zentzu honetan, Ospitaleak ahalegin berezia egingo
du amagandiko edoskitze egokiaren aldeko hamar
urratsak gauza daitezen, "Haurren Laguna den Ospitalea" izendatzeko
ezinbesteko baldintza da-eta.
Edoskitze naturalari buruzko politika
idatzi baten jabe izatea, eta politika hori zentroko pertsonal
guztiak ezagutzea.
Pertsonal guztia trebatzea, politika hau praktikan
jartzeko gai izan dadin.
Haurdun dauden guztiei jakinaraztea, edoskitze
naturalaren onurak zein diren eta nola jartzen den praktikan.
Amei laguntza ematea, erditu eta gero, ahalik
eta lasterren bularra ematen hasteko.
Amei irakastea nola eman behar dioten bularra
haurrari, eta bananduta egon behar badute ere, nola jarraitu
edoskitzearekin.
Jaioberriei amaren esnea besterik ez ematea,
bestelako janari edo edaririk eman gabe, medikuak kontrakoa
agitzen ez badu.
Ama eta haurraren arteko bizikidetza bideratzea,
eguneko 24 orduetan.
Amagandiko edoskitzea bultzatzea, haurraren eskariaren arabera.
Bularra hartzen ari diren haurrei tetina edo txupeterik ez ematea.
Edoskitze naturalaren aldeko taldeak
osatzen laguntzea, eta amak talde hauekin harremanetan jartzen
ahal eginztea.