Hasiera | Erreferentziako Ospitalea | Lesionatu Medularren Unitatea

Lesionatu Medularren Unitateak, Euskal Autonomia Erkidegoan muin-lesio bat pairatzen duten pertsonen zainketan eta tratamenduan erreferentzia denak, bere ibilbidea 1973. urtean hasi zuen.
Méedikuntza Fisikoaren eta Birgaitzearen Mediku Espezialistak koordinatzen du eta bizkarrezur-muineko afektazio bat duten pertsonen diagnostikora, tratamendura eta gizarteratzera dedikatzen da.
Ospitale tertziario batean dagoenez, medikuntza- eta kirurgia-espezialitate guztiak ditu eta horrek edozein muin-lesio mota hartzeko aukera eskaintzen du, mementu akututik.
Unitatean lesionatuaren tratamendu eta jarraipen integrala egiten da. Horretarako, patologia horren maneiuan esperientzia zabala duen diziplina anitzeko talde bat du.
Bere trataera eta giza faktorearengatik ospetsua, bere helburua kalitatezko asistentzia jarraitua eta pertsonalizatua eta maila zientifiko eta tekniko gorenarekin eskaintzea da.