es | eu | en

Hasiera | Erreferentziako Ospitalea | Pediatria / Amatasuna | Pediatria | Kolikoa

Kolikoa

Zure umeak orain dauzkan sintomak direla-eta, hau da egin diogun diagnostikoa: BULARREKO UMEAREN KOLIKOA.

Zer da?igo

Negar bizia da, ume osasuntsuetan bizitzako lehen asteetatik 3-4 hilabeteetara agertzen dena. Oso sarritan gertatzen da umeen artean, baina ez da gaixotasuna.

Zein da arrazoia?igo

Ezezaguna zaigu negar honen arrazoia. Lotua izan da gasekin, sabeleko minekin eta baita umearen izaerarekin ere (ume negartiak).

Nola igarri? igo

Aurretik, umea ondo dago, baina negarrez hasten da indarrez, oihu ere egiten du, gorritu egiten da, eta hankak uzkurtu eta luzatu egiten ditu. Batzuetan gasak botatzen ditu.

Gose dela ematen duen arren, jan eta gero ez da lasaitzen.

Kolikoa arratsaldez hasten da, ordu batzuetan luza daiteke, eta bat-batean kentzen zaio. Negarraldi hauen artean, ume osasuntsua da, ondo jan eta ondo lo egiten duena, eta pozik egoten da.

Zer egin? igo

Oraingoz, bularreko umearen kolikoak kentzeko, ez dago medikamenturik.

Hartu umea negar egiten duenean (ez du ohitura txarrik hartuko), kulunka ezazu, paseatu besoetan edo ume-kotxean. Jolastu berarekin, erabil ezazu txupetea…

Hartualdiak amaituta, oheratu aurretik itxaron korrok egin arte.

Ez aldatu esne-mota, ez aldatu umearen ohiturak. Ez eman lasaigarririk. Ez larritu, bestela zure larritasuna umeari pasatuko diozu eta.

Arreta jarri ondoko haueiigo

Zure Osasun-Zentrora edo Larrialdi-Zerbitzu batera jo beharko duzu, zure umeak ondoko hauek badauzka: sukarra, gorakoak, beherakoa, odola kakan, goibel edo oso haserrekor badago egunaren zati handi batean, ondo jan edo lo egiten ez badu, edo kezkatzen zaituen zerbait igartzen badiozu. Horrelakoren bat gertatzen bada, umeari beste azterketa bat egin beharko zaio.

Ospitaleko Heliportua 17º
Bilbo Eguraldia Bilbo / Sondika
Gasteiz Eguraldia Gasteiz
Donostia Eguraldia Donostia / Hondarribia
Iruñea Eguraldia Iruñea / Noain
Ir a euskadi.netHospitales españoles