es | eu | en

Hasiera | Erreferentziako Ospitalea | Giza Ugalketa

Giza Ugalketa

Aurkezpena

igo

Mendebaldeko munduko bikoteen %10-15 hantzuna pairatzen du. Hori sortzen duten arrazoiak oso anitzak dira eta obulazioaren eta tronpen arazoak barne sartzen dira eta baita semenaren nahasteak ere. Gaur egun, hainbat teknikek, ugalketa lagundukoak zein sendatzaileak, seme baten sortzerako, haurdunaldirako eta erditzerako aukera ematen dute. Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Obstetrizia eta Ginekologiako Sailaren Giza Ugalketako Unitateak (GUU) esperientzia handia du antzutasunaren tratamendua eta ugalketa lagunduaren tekniken erabileran.

Horrela bada, gure GUU-ko semen-bankua 1978. urtean martxan jarri zen eta Espainian funtzionamenduan jarri zeb bigarrena eta Gizarte Segurantzako lehenengoa izan zen. Modu berean, gure taldea ere bai herrialdearen bigarrena izan zen in vitro fertilizazioa lortzen 1984. urtean (zentro publikoen artean lehena izan zen.

Gaur egun Gurutzetako Unibertsitate Ospitalearen GUU Euskal Herriko ugalketa lagunduko tekniketarako erreferentziako zentroa da. Gure Unitatean urtero ia 12.000 kontsulta egoten dira eta urtean in vitro fertilizazioko 500 ziklo baino gehiago egiten dira.

Eskainitako zerbitzuak

igo

GUU-n hurrengo ikerketak eta tratamenduak egiten dira:

  • Antzutasuneko oinarrizko ikerketa
  • Errepetizioko abortoen ikerketa
  • Antzutasunaren tratamendu klasikoa
  • Endometriosiaren tratamendua
  • Laparoskopia diagnostikoa eta operaziokoa
  • Arazo endokrino-ginekologikoen zainketa
  • Hazi-jartze artifiziala senarraren semenarekin
  • Hazi-jartze artifiziala emailearensemenarekin
  • Semen-emaileak lortzea eta aukeratzea
  • Semen izozketa paziente onkologikoei
  • Basektomia ondoko kontrolak
  • Ugalketa-asistentzoa ar paraplejikoentzat
  • In vitro fertilizazioa
  • Mikrotxertaketa espermatikoa (ICSI)
  • Emailearen oboziotoen hartze-zikloak(*)
  • Obozito-emaileak lortzea eta aukeratzea

(*) Mugekin egiten da, obulu-emaileen gabezi handia dela eta.

Nola sartu Gurutzetako GUU-an?

igor

Orokorrean ginekologoak bikoteak horra bidaltzen ditu, urte baten ostean babesik gabeko sexu-harremanak izan ondoren haurdun geratzea lortu ez denean. Aldez aurretik patologia zehatzak daudela ezagutzen bada, epe horiek lavurtu daitezke.

Osasun Sistema Publikoaren Ugalketa Lagunduko Aditu-Taldearen gomendioen arabera, ugalketa lagundua jaso behar duten emakumeak 40 urte baino gazteagoak izan behar dira dagokion teknika aplikatzerako mementuan.

Itxaron-zerrenda?

igo

Arazo horiek konpontzeko dagoen eskaria dagokion itxaron-zerrendaren arabera bideratzen da. Teknika bakoitzak zerrenda bat du eta logikoa denez, bikoteak ezin dira aldi berean zerrenda batean baino gehiagoetan egon.

Zertaz osatzen dira tratamenduak?

igor

Erabiltzen dugun prozeduretako bakoitzak tratamendu eta emaitza ezberdinak ekartzen ditu. Hala ere, egiten ditugun tratamendu gehienetan orokorrak diren hainbat gauza daude. Orokorrean, horietako gehienek 2 astetan zehar txerto bidezko medikazioa hartzea eskatzen dute (in vitro fertilizazioan 4 astetara zabaltzen da) eta hainbat kontrol egin behar dira, ekografien eta odol-analisien bidez.

Nolabaiteko maiztasunarekin tratamenduek porrot egiten dutela jakin behar da eta errepikatu behar direla (aldaketekin edo aldaketarik gabe). Batzuetan tratamenduek behin eta berriz porrot egiten dute eta kasu horietan terapia-uztea gomendatu behar da.

Haurdunaldi anizkoitza antzutasun-tratamendu gehienen ohiko konplikazio bat da. Nahiz eta normalean bizkien haurdunaldiak izan, hirukiak eta laukoitzak ez dira ohiz kanpokoak.

Irakaskuntza eta Ikerkuntza

igo

Gure GUU-ak Medikuntza ikasleen, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Ginekologiako Barruko Mediku Egoiliarren eta baita beste zentroetatik datozen medikuen irakaskuntza-heziketan modu aktibo batean parte hartzen du. Era berean, beste ospitaleetako jada ¡espezialistak diren ginekologoek egonaldi-motzak egiten dituzte, bere prestakuntza eguneratzeko.

Beste alde batetik, asistentziaren alorrean hobetzeko helburuarekin, gure GGU-ak giza ugalketaren gaineko hainbat ikerkuntza-proiektu garatzen ditu.

Ospitaleko Heliportua 15º
Bilbo Eguraldia Bilbo / Sondika
Gasteiz Eguraldia Gasteiz
Donostia Eguraldia Donostia / Hondarribia
Iruñea Eguraldia Iruñea / Noain
Ir a euskadi.netHospitales españoles