Hasiera | Erreferentziako Ospitalea | Gibeleko eta giltzurruneko transplantea
Zentro espezializatuetan eginiko Organo eta ehunen transplantea , medikuntzaren ohiko praktika bat da, eta beste moduren batean, hilko edo geroz eta osasun-egoera txiroagoetan biziko liratekeen pazienteetan egiten dira.
Aurrerapen zientifikoek transplanteen arrakasta kasuen ehuneko altu batean errealitate izatea egin dute.
Transplanteen garapena zailtzen duen oztopo handiena emaile-urritasuna da.
Organoak lortzeko aukerak oso txikiak dira, ospitale-zentroetan hildakoen %1 bakarrik bere organoen emate eraginkorra baimentzen duten baldintzak betetzen ditu-eta.
Emaile bat balioduna da bakarrik heriotza ospitale-zentro batean gertatzen denean eta bakarrik garun-lesio, hemorragia edo traumatismo bategatik hiltzen denean. Hau da, ordu batzuk lehenago osasunez eta bizitzaz betetako pertsona bat zenean.
Gizartearen sentsibilizazio-faltak eta senideen ezekoek zailtasun hori areagotzen dute.
Giza solidaritateko ekintza natural bat bezala, besteengatik zer edo zer egitearren, zer hobea zure bizitza ematea baino! Nahikoa da zure organoak ematearekin, jada behar ez dituzunerako.
Gainera zure buruan pentsatu. Geroz eta emaile gehiago egon, orduan eta lasaitasun gehiago zuretzat eta zure familiarentzat eta zu bezalako milaka pertsonentzak, gaur ez dute transplante baten beharrik, baina etorkizun batean agian behar izango dute.
Baldintza egokietan hilez gero, bere organoak transplanterako erabiltzea nahi duen inor, horrela adierazten badu.
Edo baita, modu altruista batean hil berri den familiar baten organoak ematen dituzten petsonak ere.
Azken finean, zu emailea izan zaitezke.
Horrregatik, mediku baten hildako familiar baten organoak ematea eskatzen badizu, zure familiarrak transplantatuta izateko baldintza bikainetan dauden organoak dituelako da eta pertsona horien taldea oso oso urria da.
Eta hainbat gaixoen bizi-itxaropena esklusiboki emate horren menpe dagoelako.
Eskatzen dizuguna oso erraza da.: Emate-Buletina bete eta itzuli iezaguzu eta ondoren bidaliko dizugun Txartela zure diru-zorroan eraman.
Zure erantzukizun indibidualak beste pertsona batzuk zu hiltzean bizirik jarraitzea egin dezake.