Hasiera | Osasuna | Gripearen kanpainak
Birus batek sortutako gaixotasuna da, udazkenean eta neguan ohikoagoa dena.
Bat-batean hasi ohi da, sukar altuarekin (38ºC baino gehiago). Horretaz
gain, hotzikarak, ondoeza orokora, buruko mina, muskulu- eta giltzadura-mina,
malko-jarioa, eztula... sortu ohi ditu eta 5 eta 8 egun artean luzatu
ohi da. Pertsonarik pertsona kutsatu ohi da, eztula edo usin egiterakoan
ahotik edo sudurretik botatzen diren tantekiko kontaktuagatik, tanta
horiek eskuetan gelditu daitezke ere bai. Beste pertsonak kutsatu daitezke
gaixotasuna hasi eta hurrengo 7 egunetara arte.
Kasu batzuetan, konplikazioak sortu daizteke (sinusitisa, otitisa...)
edo hainbat gaixotasun kroniko larritzea ekarri dezakete.
Gripea gaixotasun infekzioso bat da, hiru birus-mota ezberdinek sortzen dutena: A, B eta C. Hori mota horietan, ohikoenak lehenengo biak dira.
Gaixotasun hori edozein pertsonak jasan dezake. Hainbat taldek, aldiz, gripearen ondorioak neurri handiago batean sufritzen dituzten. Pertsona nagusiez eta beste osasun-arazoak dituzten pertsonez (diabetea, BGBK, giltzurrun- edo gibel-gaixoak, eta abar) mintzo gara. Kasu horietan, gaixotasuna konplikatu daiteke eta hori dela era, arrisku-talde horrek txertoa jartzea gomendatzen da.
Gripe-kasuak batez ere udazkenaren bukaeran eta neguaren hasieran agertzen dira. Gripearen diagnostikoa klinikoa eta epidemiologikoa da, eta ez da gomendagarria antibiotikoak hartzea gripeari aurre egiteko. Gripea izanez gero, egokiena, laguntza-neurria aurrera eramatea da, hau da, antitermikoak hartzea, ohean gelditzea eta ondo hidratatzea.
Gripearen prebentzioari dagokionez, egokiena eta eraginkorrena txertaketa da. Nabarmendu behar da, gripearen aurkako txertoak ez duela kasu guztietan gaixotasuna saihesten, baina gertatuz gero, arinagoa izango da eta konplikazio gutxiago izango ditu. Txerto horrek ia ez du kontraindikaziorik, bakarra oiloaren arrautzekiko hipersentiberatasuna da. Era berean, haurdun dauden emakumeek txertoa jarri dezakete. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak urtero iraileko eta urriko hilabeteetan arrisku-taldeei zuzendutako kanpaina bat egiten du.
Zer egin dezaket?
Noiz eskatu asistentzia medikoa, edo beharrezkoa bada, larrialdietara noiz joan?
Adin txikiko haurren kasuan, hurrengoa antzematen bada:
Pertsona helduetan, hurrengoa antzematen bada: