| Amigdalitisa Zure umeak orain dauzkan sintoma eta zeinuak direla-eta, hau da egin diogun diagnostikoa: AMIGDALITIS AKUTUA.
AMIGDALITIS AKUTUA (edo "anginak") amigdalen inflamazioa da.
Birus batek sortutako infekzioa izaten da arrazoirik ohizkoena, batez ere 3 urtetik beherako umeen artean gertatzen dena. Bakteria-infekzioagatik ere gerta daiteke; hau normalean 3 urtetik gorako umeei gertatzen zaie, eta oso arraroa da adin horretatik beherakoei eragitea. Bakteria-infekzioagatik sortutako anginak bakarrik tratatu behar dira antibiotikoekin.
* Lehenengo, sukarra tratatu behar duzu,
38º edo gehiago badauka antitermikoa emanez.
Umeak eztarriko mina dauka, batez ere irenstean; sukarra; gongoilak lepoan, ukitzean min egiten diotenak; tripako mina egon daiteke; ez du jan nahi, etab.
* Zailtasun handia dauka irensteko, eta ezin du ez jan ezta likidoak edan ere. * Egoera orokor txarra, goibel dago, loguraz dabil… Horrelako zerbait nabaritzen badiozu edo kezkatuta bazaude edozergatik, berriro joan beharko duzu Larrialdi-Zerbitzu batera edo zure Osasun-Zentrora, zure umeari beste azterketa bat egin diezaioten.
|
|
Home | Guneko Mapa | Kontaktua |