|
Asma-krisia arnasa hartzeko zailtasuna dagoen aldia da: bronkioen estutze eta inflamazioaren ondorioz, airea zailtasunez sartzen eta irteten da biriketatik.
Estimulu jakin batzuen aurrean bronkioek gehiegizko erreakzioa badaukate, hauek itxi egiten dira: arnas-infekzioak, batez ere birikoak; hauts, polen, animalien ile eta abarrekiko alergia; tabako-kea; aire-poluitzaileak; usain batzuk; aire hotza; ariketa fisikoa.
1- Eragileak izan daitezkeen aipatutako arrazoiak saihestu behar dira, eta ariketa fisikoa mugatu egin behar da ondo egon arte. 2- Agindu zaizun tratamendua egin behar duzu (inhalatutako bronkio-dilatatzaileak, aho bidezko edo inhalatutako kortikoideak, etab.). Garrantzitsua da zure pediatrak hurrengo egunetan jarraipena egitea, umea ondo egon arte.
- Umeak arnasketa azkarra eta zaila dauka,
"txistuekin", uzkurdurak agertzen dira saihetsezurren
artean (arnasa hartzean, nabarmendu egiten zaizkio saihetsezurrak)
eta hondoratu egiten zaio bularra arnasa hartzean.
- Arnasa hartzea zailago egiten zaio, eta ez dio tratamenduari erantzuten, dosien arteko tartea gero eta gehiago laburtu behar delarik. - Egoera orokorraren alterazioa, goibeltasuna eta logura. - Larruazal eta ezpain urdinxkak. - Sukar handia, antitermikoak dosi egokietan emanda ere jaisten ez dena. - Gorakoak behin eta berriro, aho bidez hartu beharreko medikazioa galarazten duena. Horrelako zerbait ikusten baduzu, zure Osasun-Zentrora edo Larrialdietako
Zerbitzu batera jo beharko duzu, zure umeari beste azterketa bat
egin diezaioten.
|
|
Home | Guneko Mapa | Kontaktua |