|
Jarrera-Zainketak Ohean |
Ohean, funtsezkoak dira jarrera-zainketak, artikulazio-deformazio eta
larruazaleko ultzerarik ez izateko.
Ohean hartu beharreko jarrera guztiak ahalik eta erosoenak izango dira,
minik gabekoak, eta pazienteari ahalbidetu beharko diote bai arnasa hartzea bai erraz mugitzea.
Erabateko atsedenean izanda ere, komenigarria da batzuetan pazientea ohean
jesarraraztea, bizkarra burko edo kuxinetan bermatuz.
Eri etzanda dagoenean, bi dira ohizko jarrerak, "ahoz gora" etzanda edo
"alboka" (eskuina eta ezkerra). Gomendagarria da jarrera hauek 3-4 orduz behin
txandakatzea.
|
|
Ahoz Gorako Etzanera |
 |
"AHOZ GORA" ko jarrera bizkarrezurrari deskarga gehien dakarkiona da. Ohea horizontal egongo da, burua burkoaren gainean, gorputza ondo lerrokatua, hankak luzatuta; kuxinak edo burkoa jar daitezke, hanka eta oinari eutsiz, beheko gorputz-adarraren kanpoko errotazioa eta oin "eroria" saihesteko.. Belaunen azpian, EZ dugu burkorik jarri behar, berorien flexio-itxurako
deformazioa sortu ahal dutelako. Eta bermatze-zonak, ukondoak eta orpoak, babestu beharko ditugu,
larruazaleko lesioak prebenitzeko Oheko arropak oinetan presioa egitea saihestuko dugu
 |
| Albokako Etzanera |
 |
"ALBOKA"-
ko etzaneran ere, ohea horizontal egongo da, burua burkoaren gainean egongo da, bizkarrarekin
lerrokatua; besoak pazientearentzat erosoa den posizioan egongo dira eta hankak erdiflexionatuta;
presioa ekiditeko, burkoa jarriko da belaunen artean, eta beharrezkoa bada, beste bat bizkarrean.
Alboko jarrera hauek onenak dira toraxeko clapping-eko mugimenduak egiteko: biriketako flemak
mugiarazteko, eskuak "harrotuta" edukirik, toraxean "kolpetxoak" ematea.
|
|
Ahoz Beherako Etzanera |
 |
Posizio hau ez da gomendagarria, aldaka eta belaunetako flexio itxurako kontrakturak
prebenitu edo zuzentzeko izan ezik, edo ultzerak daudenean ipurmasail, aldaka eta orpoetan;
kasu hauetan, burkoa ez da buruaren azpian jarriko, besoak gorputzaren parean luzatuko dira
edo buruaren azpian flexionatuta, eta burko txikia jarriko dugu abdomenean zona lunbarra
erlaxatzeko.
Oinak ohearen ertzetik kanpo gera daitezke, ekino itxurako deformazioa saihesteko.
|