Home


Transplante ematea
 
TRASPLANTEA


Ohizko praktika da medikuntzan zentro espezialduetan organoak eta ehunak trasplantatzea, gaur egun, bestela hilko edo gero eta txartoago biziko liratekeen gaixo askori egiten zaie.

Aurrerapen zientifikoei eskerrak, trasplanteak arrakastatsuak izaten dira portzentaia handi batez.

 

DONAZIORIK GABE TRASPLANTERIK EZ


Emaileak nekez aurkitzeak
biziki eragozten du trasplanteek aurrera egitea.

Oso gutxi dira organoak lortzeko aukerak, zeren hildakoen % 1ak –eta ospitaleetakoak izanik ezinbestean- baino ez baititu organoak eman ahal izateko bete beharreko baldintzak betetzen.

Ospitale batean hilda izan behar du emaileak baliagarria izango bada, eta burmuineko lesioa, odol-jarioa, traumatismoa dela kausa, beraz, ordu batzuk lehenago pertsona osasuntsu eta biziaz betea izan behar zuen emaileak.

Gizartea horretaz sensibilizatua ez izateak eta familiak onespena ez emateak arazoa larriagotzen dute.

 

ORGANOAK TRASPLANTATZEA, DENON ARAZOA


Bizitzea ematea horixe bai lagun urkoaren alde zerbait egiteko bide aparta! Giza-elkartasun naturala!

Gainera, zeure buruaz ere pentsa ezazu. Zenbat eta emaile gehiago egon, hainbat hobeto zuretzat eta zure senideentzat, lasaiago biziko zarete eta. Izan ere, milaka gara gaur egun trasplantea behar izan ez arren, etorkizunean horren premian egon gintezkeenok.

 

NORK EMAN DITZAKE ORGANOAK?


Beharrezkoak diren baldintzetan hilez gero, bere organoak trasplanteetan erabiliak izateko borondatea agertzen duten guztiak.

Edo baita, hildako senide baten organoak altruismoz ematen dituen pertsona.

Azken batez, zu zeu izan zaitezke emailea

 

BATZUTAN, DONAZIO BATEK EGITEN DU POSIBLE BIZITZA

Horrexegatik, medikuak hil den senide baten organoak ematea eskatzen badizu, argi dago, zure senidearen organoak dira trasplantatzeko badintzarik onenetan dauden gutxitarikoak.

Bai, eta beste arrazoi bat ere badago. Gaixo batzuek itxaropen bakar bat daukate bizitzeko: organo horiek zeuk ematea.

 

ZEURE BIZITZAZ BESTE ALDERA ERE BIZITZEA

Erraza da, benetan, eskatzen ari garena: donazio-txartela bete eta bidal iezaguzu, eta bereala bidaliko dizugun txartela zurekin eraman ezazu.

Zure erantzukizunak pertsona batzuei zu hil ostean bizitzeko aukera eman diezaieke.


Descargatu Buletina (Alcer.pdf)

PERTSONA ASKOREN ITXAROPENAK ZURE ERABAKIAN HARTZEN DU ARNAS
Home | Guneko Mapa | Kontaktua