Home
Goiko Arnasbideetako Infekzioa

Zure umeak orain daukan klinikagatik, hau da egin diogun diagnostikoa: GOIKO ARNASBIDEETAKO INFEKZIOA.
Zer da?
Nola igarri?
Zer egin?
Zer jarri behar zaio arreta?

Zer da?

Goiko arnasbideetako infekzioa, umezaroan sarrien gertatzen den infekzioa da (batez ere, udazkenean eta neguan). Funtsean, birusek sortzen dute, eta arnas aparatu osoari eragin ahal diote: sudurra, belarriak, faringea eta trakea.

Nola igarri?

Goiko arnasbidearen infekzioaren eboluzioan, hauek agertzen dira:
*Mukiak eta sudurreko arnas-zailtasuna.
*Eztula.
*Sukarra ere ager daiteke.

Zer egin?

Jeneralean, berez sendatzen da 5-10 egunetan.
Sudurra sueroz garbitzen bada, arindu egiten da sudurreko kongestioa.
Beharrezkoa izan daiteke antitermikoz tratatzea.
Gomendagarria da likido ugari hartzea.

Zer jarri behar zaio arreta?

Batzuetan, gaixotasun hau otitis eta pneumonia bezalako beste infekzio batzuekin konplika daiteke eta, horregatik, hurbilen dagoen osasun-zentroan aztertu beharko dute berriro, hauetakoren bat gertatzen bazaio:
*Goibel edo kexati dabil.
*Arnasa hartzeko zailtasuna dauka.
*Sukar oso altua.
Umearen pediatrak kontrolatzea gomendatzen dugu.
Negu-sasoian eta batez ere lehen ikasturteetan, normala da horrelako prozesuak errepikatzea.

Home | Guneko Mapa | Kontaktua