Home
Laringitisa

Zure umeak orain dauzkan sintomak direla-eta, hau da egin diogun diagnostikoa: LARINGITISA.
Zer da?
Zein egin eta zeri jarri arreta?
Nola igarri?

Zer da?

Laringitisa arnasbidearen sarreraren (laringea) inflamazio iragankorra da (2-3 egunetan desagertzen da), infekzio biral batek sortua.

Zein egin eta zeri jarri arreta?

Jeneralean, 2-3 egunetan sendatzen da, tratamendurik gabe. Beharbada, tratamendua beharko du sukarrerako (38º-ko tenperatura baino gehiago badauka). Gomendagarria da ahotik likido ugari hartzea. Gutxitan beharko du tratamendua bestelako medikamentuekin.
Zer egin berriro esnatzen bada arnasa hartzeko zailtasunarekin:
*Arnas dezala bainugelako ur beroaren lurruna, ea hobera egiten duen.
*Hala ez bada, arnas dezala aire hotza leiho edo balkoitik (lehenago, arropa jantzi).
*Hala eta guztiz ere, hobera egiten ez badu eta zail bazaio arnasa hartzea, komenigarria litzateke beste azterketa bat egitea hurbilen dagoen osasun-zentroan.

Umearen pediatrak kontrolatzea gomendatzen dugu.
Laringitisa behin baino gehiagotan gerta daiteke.

Nola igarri?

Laringitisa dagoenean, hauek agertzen dira:
*Eztul gogor berezia ("txakur-eztula").
*Arnasa hartzeko zailtasuna, handiagoa edo txikiagoa (saihetsezurrak nabaritzen zaizkio, azkar hartzen du arnasa, bularra hondoratzen zaio) eta airea hartzean arnas-hotsa eduki ahal du.
*Batzuetan, sukarra.
Txarrera egiten du gauez (umea itoko balitz bezala esnatzen da) eta baita giro bero eta lehorretan (berogailuak). Baina, egunean zehar eta giro hotzetan hobera egiten du (zentro medikora gauez etortzean, hobera egiten dute umeek).

Home | Guneko Mapa | Kontaktua