| Arau Orokorrak Eri Mobilazatzean |
 |
Eri mobilizatu aurretik, kontuan hartuko dugu zenbat pertsona beharko
dugun, tamaina eta egoeraren araberakoa izango dena, eta horrela saihestu egingo dugu bera edo
geure burua lesionatzea. GARRANTZITSUA DA zaintzaileak jarrera egokia edukitzea, bermatze-oinarri
onarekin, oinak apur bat bananduta, belaunak erdiflexionatuta, eta bizkarra ahalik eta zuzenen.
Komenigarria da pazienteari laguntza eskatzea, nola egin aurretik azalduta, eta kontu berezia edukiko
dugu zundak, poltsak, partxeak, sueroak, eta abar badaramatza. Mobilizazioaren azkenean, jarrera erosoan
ipiniko dugu, eta behar dituen tresnak eskura utziko dizkiogu: deitzeko txirrina, argia, telefonoa,
ura, betaurrekoak, irakurgaiak.
| Txata edo bazinilla jartzea |
 |
|
Egin behar diren jardueretako bat txata edo bazinilla jartzea da.
Egiteko modurik onena da pazientea "ahoz gora" etzanda, oinak eta eskuak ohean jarrita
eta hankak flexionatuta; esan behar zaio ipurmasailak ohetik altxatzeko edo lagundu behar zaio egiten,
eta esku batekin bazinilla sartu behar da azpitik, bestearekin oin edo hankei eusten diegun bitartean,
beherantz irrista ez daitezen.
Erik ezin badu lagundu, biraraziko dugu albo batera bazinilla sartu ahal izateko,
eta gero lehengo posizioan jarriko dugu kontuz.
|
|
Ohebururantz Igotzea |
 |
Ohea horizontal jarrita, "ahoz gora" etzanda, belaunak flexionaturik eta eskuak eta oinak
ohean jarrita, eriak gorantz bultzatuko du gorputza.
Erik ezin badu lagundu, bi pertsonaren laguntza beharko du, ohearen alde banatan; sorbalden
atzetik helduko diote eta batera jasoko dute, edo "maindiretxo" batez mugituko dute.
| Alboko Biraketa edo Iraulketa |
 |
Funtsezko mugimendua da jarrera-aldaketak eta higienea egiteko;
abiapuntua da jesarri, zutik jarri eta, ondoren, ibiltzeko.
Alboko biraketa zein aldetarantz egingo den, zaintzailea alde horretan jarriko da; pazientea
"gora begira" etzanda egongo da, hankak flexionatuko ditu eta besoak luzatu eta jasoko ditu gorputzaren
aurrean, eskuak bat eginda; horrela, bultzada eta ahalegin txiki batez, erraz egingo du alboko biraketa.
Erik ezin badu bere kabuz egin, adierazitako posizioan jarriko dugu eta guganantz irauliko dugu esku
eta belaunei eutsirik, edo sorbalda eta aldakatik egingo dugu bultzada.
Eri eroso jarri ondoren, ohean zentratuta erorikoak saihesteko, berme-burkoa jarriko diogu
bizkarrean, eta beste bat hanken artean.
|
Ohearen Ertzean Jesartzea |
 |
Ohearen ertzean jarri ondoren, eriak albora egingo du bira, kanpora aterako ditu hankak eta,
alde horretako beso eta eskuan bermatuta, tentetzen joango da jesarri arte, eta eskuak ohean eta
oinak lurrean jarrita geratuko da.
Eri ezin bada bere kabuz tentetu, lagundu egingo diogu sorbaldetatik helduta, eriak
laguntzailearen bizkarrari heltzen dion aldi berean.
|
Ohetik Aulkira Lejualdatzea |
 |
Ohearen ertzean jesarri ondoren, oinetakoak jantziko dizkiogu eta aulkia hurbilduko diogu.
Erik eskuekin laguntzailearen sorbaldei helduko die, eta laguntzaileak, belaunak apur bat
flexionatuta pazientearen belaun eta oinak etengabe finkatuz, besapeen azpitik bizkarretik helduko
dio eta aurrerantz eramango du, zutik jarri arte tentetuz, laguntza moduan esku bat pazientearen
ipurmasailean jarri ahalko duelarik
Posizio honetan, zutik, nahikoa izango da pazientearen oinetan biraketa txiki bat egitea aulkiaren
ondoan, bizkarra emanda, jartzeko; eta, enborra aurrerantz okertuz eta aldakak eta belaunak flexionatuz,
astiro eta kontuz jesarriko da.
.
|
Aulkitik Altxatzea |
 |
Erik, aulkian jesarrita, oinak lurrean, eskuekin laguntzailearen
sorbaldei helduko die, eta laguntzaileak, belaunak eta oinak berriro finkatuz, bizkarretik
helduko dio besapeen parean, eta gorputza aurreratzen eta tentetzen lagunduko dio, laguntza
moduan eskuineko eskua pazientearen ipurmasailean jarri ahalko duelarik.
|
 |
|
|