Pneumonia
Zure umeak orain dauzkan sintoma eta zeinuak direla-eta, hau da egin
diogun diagnostikoa: PNEUMONIA.
| Zer da? |
 |
Pneumonia birikako infekzioa da, birus
edo bakteriek sortu ahal dutena.
| Nola
igarri ahal diot? |
 |
Normalean, umeak egun
batzuk daramatza katarroarekin, gero eta txartoago jartzen da, sukar
altuagoa agertzen da eta eztul gehiago. Bularreko ume txikienek
ez dute jan nahi, kexati edo goibel ager daitezke, eta batzuetan
oso arin eta zailtasunez hartzen dute arnasa. Ume nagusiagoak toraxeko
edo abdomeneko minaz kexa daitezke (pneumoniaren kokalekuaren arabera).
Gehienetan, larritasun txikiko prozesuak izaten dira, eta ez da
ospitalizaziorik behar izaten, umeak medikazioa egokiro hartu ahal
badu.
| Zer egin
behar dut nire umeak pneumonia badauka? |
 |
· Lehenengo, ziurtatu
egin behar duzu umeak agindutako antibiotikoa hartzen duela.
· Antitermikoak eman behar dizkiozu sukarra jaisteko.
· Likido ugari eskaini behar dizkiozu; horrela, flemak bigundu
egingo dira eta errazago kanporatuko ditu. Ez da beharrezkoa eztula
medikamentuekin tratatzea, zeren eta flemak eztularen bidez ateratzen
baitira.
| Zer jarri
behar diot arreta? |
 |
Berriro egin beharko zenioke kontsulta zure pediatrari edo gure
larrialdi-zerbitzura etorri, umeak sintoma hauetakoren bat badauka
:
· Arnasa hartzeko zailtasuna, kolore txarra.
· Ez da gauza tratamendu antibiotikoa egokiro jarraitzeko
(gorakoak, ezin zaio ahotik eman…).
· Elikatzeko zailtasunak.
· Tratamendu antibiotikoa hasi eta 48 ordutara sukar altuarekin
jarraitzen badu.
|