Otitisa
Zure umeak orain dauzkan sintomak eta zeinuak direla-eta, hau da egin
diogun diagnostikoa: ERDIKO OTITIS AKUTUA.
| Zer da? |
 |
Erdiko belarriko infekzio akutua da,
umeen artean oso ohizkoa, adin honetan belarriak dauzkan ezaugarri
anatomikoengatik. Oso sarritan, goiko arnasbideetako katarro baten
konplikazio bezala agertzen da.
|
Nola igarri ahal diot? |
 |
Normalean, umeak egun batzuk
daramatza katarroarekin eta sukarra igo egin daiteke. Bularreko
haur txikienak haserrekorrago jartzen dira edo biziki egiten dute
negar, batez ere gauez; ez dute jan nahi izaten, bereziki xurgatu
behar badute; eta, batzuetan gorakoak eta beherakoa eduki ditzakete.
Ume nagusiagoak belarriko minaz kexatzen dira eta, batzuetan, ez
dutela ondo entzuten adierazten dute. Entzun-bidean jarioa ikusten
denean, horrek esan nahi du tinpanoak haustura txiki bat eduki duela,
eta hortik zornea dariola; kasu hauetan, arindu egiten da mina.
| Zer egin
dezaket nire umeak otitisa badauka? |
 |
· Otitis asko tratamendu antibiotikorik
gabe sendatzen dira 24-48 ordutan, baina, kasuaren arabera, pediatrak
antibiotikoa ahotik hartzea agindu ahalko lioke, egun batzuetan.
· Mina ohizko antitermikoekin arinduko da: aspirina, ibuprofenoa…
· Garrantzitsua da sudur-hobiak sueroarekin ondo garbitzea,
eta txikienekin "mukiak ateratzeko tresna" erabil daiteke.
· Guk geuk nahiago dugu belarrian tantarik ez erabiltzea
arrazoi hauengatik: batetik, ez dira eraginkorrak, erdiko belarrira
heltzen ez direlako (tinpanoak babesten du); eta, bestetik, ezkoa
biguntzen dute, eta horrela ezin dugu tinpanoa argi ikusi, honek
diagnostikoa zailagoa eginez.
| Zer
jarri behar diot arreta? |
 |
Berriro egin behar diozu kontsulta zure pediatrari edo gure larrialdi-zerbitzura
etorri, hauetakoren bat gertatzen bada:
· Belarri atzetik inflamazioa agertzen bada gorritasun eta
minarekin, belarria aurrerantz lekualdatuta.
· Orokorrean, umea oso goibel badago, gorakoekin, sukarrarekin,
eta haserrekortasuna eta mina joaten ez bazaizkio.
|