Home
Sinkopea

Zure umeak orain dauzkan sintoma eta zeinuak direla-eta, hau da egin diogun diagnostikoa: SINKOPEA. Aldi labur batez, konortea gutxitu egiten zaio edo galdu egiten du eta umea ezin da zutik egon; minutu batzuk pasatuta, umea bere onera etortzen da.

Zer da ?
Nola igarri ahal diot?
Zer egin berriro gertatzen bada?
Zeri jarri behar diot arreta?

Zer da ?

Zure umeak orain dauzkan sintoma eta zeinuak direla-eta, hau da egin diogun diagnostikoa: SINKOPEA. Aldi labur batez, konortea gutxitu egiten zaio edo galdu egiten du eta umea ezin da zutik egon; minutu batzuk pasatuta, umea bere onera etortzen da.

Nola igarri ahal diot?

Batzuetan, sinkopea azkartzen duen egoeraren bat izaten da: zirrara handia, mina, odola ikustea, zutik jartzea (ohizko koadroa izaten da susperraldi luzean ari den umea txiza egitera altxatu eta zutik egiten duenean), lepoa mugitu edo okertzea, eztula edo kaka egiteko esfortzua, etab.
Normalean, konortea galdu aurretik, umea konturatu egiten da gertatuko zaionaz: zorabiatu egiten da, objektuak urrundu edo biratzen dutelako sentsazioa, lausotuta ikusten du, zurbil jar daiteke, izerdi hotzarekin, goragaleekin, baita gorakoekin ere, lurrera erori aurretik. Umeak sentsazio hau badauka, ez erortzen saiatuko da, etzanez. Gero, minutu gutxitan itzuliko da bere onera.

Zer egin berriro gertatzen bada?

· Saiatu egin behar da jakiten zein izan diren eragileak, saihestu ahal izateko.
· Sinkopeak oso sarritan edukitzen dituzten umeek bakarrik behar dute tratamendu farmakologikoa. Pediatrak esango du horretarako espezialista baten laguntza behar den.
· Txarto jartzen hasten denean, edo erori egin bada, umeak etzanda egon beharko du, hankak goian. Honela, erraztu egiten da odola bihotzera itzultzea, eta laster itzultzen da bere onera
· Umea kalean badago edo etzan ezin daitekeen egoera batean, sinkopea saihesteko kokoriko jar daiteke, edo hankak tolestuta, burua hauen gainean makurtuz.
· Ez da komenigarria zure umea bakarrik ixtea bainugelan, zeren eta erortzen bada zaila izango baita laguntzea.

Zeri jarri behar diot arreta?

· Kontsulta egin beharko zenuke pediatrarekin edo gure larrialdi-zerbitzuarekin sintoma hauek agertzen badira: toraxeko mina, arnas-zailtasuna, palpitazioak edo esfortzuarekin agertzen badira. Gainera, adi egongo gara ea ezohiko mugimendurik (arraroak eta nahi gabekoak) egiten duen edo asko kostatzen zaion bere onera etortzea.

Home | Guneko Mapa | Kontaktua