| Sinusitis Zure umeak orain daukan klinika dela-eta, hau da egin diogun diagnostikoa: SINUSITISA.
Sinusitisa sinu paranasalen inflamazioa da (aurpegiko hezurren barrunbeak, sudurreko arnasbidearekin lotuak), funtsean sinuen infekzioagatik sortua.
Normalean, katarro-koadro baten ondoren agertzen da: umeak mina dauka sudurraren goiko aldean, bekokian (sinu frontala) edo sudurraren alde batean, masailalboaren azpian (sinu maxilarra). Mina handitu egiten da atzamarrarekin zuzenean sakatzen bada edo burua makurtzean. Sukarra ager daiteke.
Sinu hauek sudurreko arnasbideekin lotzen dituen zuloa txikia da eta barrukoa (mukia edo zornea) kanporatzea ez da erraza; beraz, pediatrak tratamendua aginduko dizu inflamazioa kentzeko: - Inflamazioaren tratamendua (antibiotikoak). - Antiinflamatorioak. - Neurri lokalak (bero lokala, sudurra sueroz garbitzea, lurrunak inhalatzea.). - Beharbada, sukarra ere tratatu beharko da.
Normalean ez da arazorik izaten. Begia gero eta handituago balego, betazalak handituta eta gorrituta, sukar altuarekin edo umearen egoera orokorra txarra balitz, beste azterketa bat egin beharko diote hurbilen dagoen osasun-zentroan. Zure pediatrak kontrola egitea gomendatzen dizugu.
|
|
Home | Guneko Mapa | Kontaktua |