| Eztula Zure umeak orain dauzkan sintomak direla-eta, hau da egin diogun diagnostikoa: EZTULA.
Eztula amasbidearen (sudurra, eztarria, laringea, trakea eta bronkioak) berezko erreflexua da, narritadura sortzen duten substantzia arrotzak edo jarioak kanporatzeko. Oso sintoma gogaikarria da, lo egitea eta elikatzea eragotzi ahal dituena; gainera, egun edo asteetan iraun dezake. Normalean, sintoma honen iraupen eta bizitasunak ez dira lotuta egoten gaixotasun sortzailearen larritasunarekin.
Eztula agetzen da infekzio batek, alegiak, keak, gorputz arrotzek, eta abarrek narritadura sortzen dutenean ondoko hauetan eztarria, laringea (arnas-aparatuko alde horretan ahots-kordak daude), trakea eta bronkioak. Eztul "biguna", flemekin, sukarrarekin, infekzio-prozesu bategatik izaten da. Eztul lehorra narritadura-prozesuek, asmak, faringitisak...sortu ohi dute. Laringitisa dagoenean, ohizkoa izaten da txakurreztula.
Tratatzeko, eztula sortzen duen arrazoia tratatu behar da, ahal bada. Tratamendua, gehienetan, likidoak eta sukarraren aurkako antitermikoak ematea izango da. Arrazoia bakteria-infekzioa bada bakarrik jasoko du tratamendu antibiotikoa. Kasu batzuetan, eztula iraunkorra bada eta umeari ohizko bizimodua eramatea eragozten badio, tratamendua aginduko da eztularen aurkako medikamentuekin.
Adi egon ea, eztulaz gainera, ondoko hauek agertzen zaizkon: - Arnasa hartzeko zaitasuna. - Toraxeko mina. - Eztul iraunkorra, gorakoak, jateko zailtasuna. - Eztul-episodioek, batez ere ume txikien kasuan, itolarriaa sortzen badiote (aurpegia ubelduta).br> - Egoera orokorraren alterazioa, gaibletasuna, logura, sukar altua... Horrelako zerbait nabaritzen baduzu edo kezkatuta bazaude edozergatik, zure Osasun-Zentrora jo behar duzu edo Larrialdi-Zerbitzu batera, zure umeari beste azterketa bat egin diezioten.
|
|
Home | Guneko Mapa | Kontaktua |