Home

Burezurreko Traumatismoa

Zure umeak orain dauzkan sintomak direla-eta, hau da egin diogun diagnostikoa: BUREZURREKO TRAUMATISMOA.

Zure umeak burezurreko traumatismo arina eduki du. Pertsonal medikoak aztertu du, eta ez diote ezer kezkagarririk aurkitu. Hala ere, etxean, datozen 24 orduetan hurbiletik zaindu behar duzu (gauez esnatuta ere).

Normala da apur bat beldurtuta jarraitzea, kolpe-unea ez gogoratzea, gorakoren bat edukitzea, hurrengo orduetan zefalea zehaztugabeaz edo traumatismo-aldeko minaz kexatzea. Baina, jarraian aipatzen diren zeinuetakoren bat nabaritzen baduzu, berriro joan behar duzu zure umearekin larrialdi-zerbitzu batera beste azterketa bat egitera:

- buruko min edo haserrekortasun (etengabeko negarra) biziak.
- gorakoak behin eta berriro.
- sudurretik edo belarrietatik odola edo likido argia dariola ikusten baduzu.
- nahastuta badago, desorientatuta, hurbileko senideak ez baditu ezagutzen, ez badaki non dagoen.
- oreka, ibilera, ikusmena edo hizkera, etab. alteratzen bazaizkio.
- Mugimendu arraroak, ezin baditu hanka edo eskua mugitu, ez badu indarrik hanka edo eskuan.
Sintoma hauek agertzen ez badira ere, komenigarria da zure pediatrarengana joatea, hurrengo 24 - 48 orduetan.

Home | Guneko Mapa | Kontaktua