| Urtikaria
Zure umeak orain daukan klinika dela-eta, hau da egin diogun diagnostikoa: URTIKARIA.
| Zer da? |
 |
Urtikaria larruazaleko erreakzio alergikoa da, zenbait eragilek (elikagaiak, medikamentuak, eltxoen ziztadak, infekzioak, eguzkia.) sortu ahal dutena. Hala ere, ez da arrazoi zehatz eta bakarrik aurkitzen.
|
Nola igarri? |
 |
Urtikariarekin hauek agertzen dira:
*Baba moduko hanturak (tamaina eta era ezberdinetakoak).
*Hazkura.
*Larruazaleko tenperatura igotzen da.
Ohizkoa izaten da sintomak handitzea beroarekin, igurzketarekin (ohean gauez)
eta ariketarekin edo haserrealdiekin. Desager daiteke eta berriro agertu.
| Zer egin? |
 |
Generalmente
Urtikaria, normalean, denborarekin (2-10 egun) berez sendatzen da. Sintomak (hazkura)
murriztu ahal dira, medikazioa emanda (antihistaminikoak), baina garrantzitsua da neurri
fisikoak azpimarratzea: giro freskoa, ariketa fisikorik ez egitea, ur hotzetan bustitako
zapiak erabiltzea.
Aurkitu badira, gomendagarria da urtikariaren balizko eragileak baztertzea:
medikamentuak, jaki berriak.
| Zeri jarri arreta? |
 |
Beste azterketa bat egin beharko diote hurbilen dagoen osasun-zentroan,
ondoko hauek gertatzen badira:
- baba handi horiek asko zabaltzen badira eta ia larruazal osoa estaltzen badute;
edo, neurri fisikoak hartuta edo tratamendu medikoa jarraituta ere, umearen egoera
orokorra txarra bada.
- ezpainak eta begiak handitzen bazaizkio.
- zaila bazaio arnasa hartzea.
Zure pediatrak kontrola egitea gomendatzen dizugu.
Urtikaria beste batzuetan ere gerta daiteke berriro.
|