Gorakoak
Zure umeak orain dauzkan sintomak direla-eta, hau da egin diogun diagnostikoa: GORAKOAK
| Zer dira ? |
 |
Umeek botaka egitea, mota askotako
gaixotasunak agertzeko modu bat da, sarrienetakoa eta, zenbat eta txikiagoak izan, gehiago da
kontutan hartu beharrekoa.
Umeak horrekin batera dauzkan sintomei erreparatu behar diezu zuk. Gehienetan, gaixotasun
arinak izaten dira horretarako arrazoia: otitisa, amigdalitisa, gastroenteritisa., baina
batzuetan sintoma honen azpian gaixotasun larriagoa egon daiteke.
| Nola tratatzen dira? |
 |
Hasieran, etxean saiatu egin behar da
azukredun likido freskoak ahoz ematen, kantitate txikietan eta sarritan.
Ondo toleratzen baditu, dieta bigunarekin jarrai daiteke
(digeritzen zailak ez diren elikagaiak), gero eta kantitate handiagoetan,
eta atsedena hartuz umeak goragaleak badauzka.
Zuk ez eman farmazietako gorakoen aurkako prestakinik, batez ere lehenengo orduetan,
arrazoia oraindik argi ez dagoenean. Medikamentu hauekin gaixotasun larri baten sintomak
ezkutatu ahalko lirateke, eta batzuetan, medikamentu hauek eragin toxikoak sortzen dizkiete
umeei.
| Zeri jarri behar zaio arreta? |
 |
Gehienetan, oso zaila izaten da lehenengo orduetan jakitea zein den gorakoen arrazoia;
edozein gaixotasunen lehen sintoma izan daiteke, normalean arina, edo ordu gutxi pasatuta
desager liteke bestelakorik aurkitu gabe. Beti hartu behar dituzu kontutan ondoko hauek:
a) gorakoak nolakoak diren: behazun-gorakoak (likido hori-berdexka) garrantzitsuagoak izan daitezke.
b) hidratazio-egoera: kontutan hartu beti umearen egoera orokorra eta deshidratazio-zeinuak:
ezpainak eta ahoa lehor edukitzea, malkorik ez izatea eta erdi lo egotea edo gehiegizko negarra.
c) digestio-síntomak: sabeleko mina, beherako likidoa, odola kakan. características del vómito:
los vómitos biliosos (líquido amarillo - verdoso) pueden ser más importantes.
Sintoma hauetakoren bat badauka, edo likidoekiko intolerantzia behin eta berriro, medikuak
aztertu egin beharko du.
|